Karmaparen Bisitaldia

Aurkezpena

XVII Gyalwa Karmaparen bisitaldia

Bi ekitaldi ospatuko dira

Baluarte Iruñan

Baluarte Enparantza
2017ko abuztuaren 7an arratsaldeko 17an

Chenrezig iniziazioa

Eman izena

Kursaal Donostian

Zurriola Ibilbidea 1
2017ko abuztuaren 8an arratsaldeko 17an

Hitzaldia: BODHISATTVAren BIDEA

Eman izena

XVII Gyalwa karmaparen Poz handiz aditzera ematen dugu, budismo tibetarraren Kagyupa eskolako burua den XVII Gyalwa Karmapa Trinley Thaye Dorjek Gulinara egingo duen bisitaldia

Bere eginkizun espiritualak, XI. mendean sortutako tradizioan du sorrera. Garai hartan Kagyu eskola, Tilopa eta bere ikasle Naroparekin hasi zen, haien atzetik Marpa, Milarepa eta Gampopa, eta honela lehenengo Karmapari transmititu zitzaion Mahamudraren errealizazioa bere purutasunean.Tradizioa bizirik mantendu da, modu etengabean, Karmapen segidako errenkarnazioen bidez, gaur egungoaren arte.

Lhasan (Tibet) jaio zen, umea zenetik formakuntza sendoa izan zuen meditazioa eta filosofia budistan zentratua. Funtsezko transmisio guztiak jaso ditu, sutra eta tantren heziketa monastikoa, eta linajearen praktiketako beste aspektu sakon guztiak ere.

Karmapa Mikyö Dorje Zentroak 2004ko ekainean eta 2005ko irailean XVII Gyalwa Karmapa Trinley Thaye Dorjeren bisitak jaso zituen. Orduan adierazi zuen Zentroa Dharmaren garapenerako eta hedapenerako erreferentzi lekua izango zela.

Azken zortzi urte hauetan, Karmapa Mikyö Dorje Zentroko Sanghak, bere ahalegin guztiak egin ditu Tenplu berriaren eraikuntza burutzeko. Proiektu honen gauzatzeak garai batean Bodhisattva Lama Jesusek auguratutako planak betetzen ditu. Horregatik, hain zuzen ere, Gyalwa Karmaparen bisitak errekonozimendu sakona adierazten du.

Karmapari buruz, Sutra Lankavatarak honela dio:

"Bere aurpegia ikusten dutenak, behin bada ere, belo ilunetatik liberatuak izango dira eta bere ikuste soilak, liberaziora eramaten du"
Aurkezpena
Mantra Karmapa Chenno

KARMAPA CHENNO