Aurkezpena

Zentroaren irudia

Karmapa Mikyö Dorje Ikasketa eta Meditazio Budista Zentroa, orain dela hogeita hamar urte baino gehiago, Bodhisattva Lama Jesusek, Jesus Javier Juanotenak, fundatu zuen, bere helburua meditazio praktika eta Budaren erakatsiak etengabe burutzeko leku bat ezartzea izanik. Budista tradizio Kagyuparen gorde leku eta hedatze zentroa da. Tradizio hau budismo tibetarraren lau eskola espiritualen arteko bat da eta XVII Gyalwa Karmapa Trinley Thaye Dorjeren zuzendaritzapean dago.

Bodhisattva Lama Jesus (1952-1998) Iruñan (Nafarroan) jaio zen eta bere bizitza osoan etengabe lan egin zuen ahalik eta izaki gehienak sufrimendutik atera zitezen. Konpromisotik eta inplikazio sozialetik urrun zegoen espiritualitate kontzeptua deuseztatzea behar beharrezkoa zela uste zuen, eta horretan ere bere bizitza adibide paregabea izan zen.

Bodhisattva bezala errekonozitua izan zen, hau da, izaki argiztatua, mundu honetan bere konpasioaren ondorioz errenkarnatzen dena, beste izaki guztiak sufrimendutik atera daitezen laguntzeko. Ekialdeko espiritualitatea eta Mendebaldeko materialismoa elkartzea lortu zuen.

"Dharma ez da inoren esklusibotasuna eta ez da ere ezer kristalizatua. Dharma bizirik dago eta Konpasioa (Bodhiccita) Boddhisattva baten bihotzean ezarri denean berez sortzen da.

Loto lorea eguzkiarekin irekitzen den eran, Bodhisattvak benetan eskatzen duen edonoren erreguari bere erakatsiarekin erantzuna ematen dio, modu zehatzean eta xehetasunez. Erantzun hori purua da eta eskatzen duen izakiari zuzendua, beraz Dharma Jakintasun Konpasiboaren adierazpena dela esan dezakegu."

Bodhisattva Lama Jesús

Tanka of Mikyö Dorje